Emakumezkoen C taldearen denboraldiaurrea hasi da

Emakumezkoen C taldearen denboraldiaurrea hasi da

Jordi Telletxea izango da hirugarren talde zuri-gorriaren entrenatzailea 2. RFEF berrian

Emakumezkoen hirugarren taldeak 2022-2023 denboraldiko lehen entrenamendua burutu du gaur Lezaman. Horrela, 2. RFEFen (Hirugarren Maila) arituko den Emakumezkoen C taldeak Jordi Telletxearen aginduetara lehen lan saioa burutu du.

Entrenatzaile donostiarra (1974/11/4) Hernaniko gazte-taldeen buru izan zen 2016-2018 denboraldietan, eta 2018-2019 denboraldian, berriz, emakumezkoen SD Eibar taldearekin Reto Iberdrolara igotzea lortu zuen. Telletxearekin batera, Javi Ferreras teknikari laguntzailea, Leire Esteban prestatzaile fisikoa, eta Jon Gaizka Alzugaray (atezainak prestatzen) arituko dira.

Oraingoz, 25 jokalari ari dira denboraldiaurrea egiten Lezaman. Emakumeen 2. RFEF mailak Reto Iberdrolaren antza izango du, 16 taldeko bi multzorekin (Iparraldea eta Hegoaldea), eta 32 klubek hartuko dute parte. Ziurrenik, Athletic Club C Iparreko multzoan sartuko da PM Friol, Viajes Interrías FF, CE Europa, CD Parquesol, Atletico Baleares, Atletico de Madrid B, CD Pradejon, RCDE Espanyol B, Real Madrid B, Torrelodones CF, Getafe Fem, Zaragoza CFF, Racing FT eta Osasuna B taldeekin batera.